HH3koak Orendainen

HH3ko haurrak Orendainera joan ziren pasa den astean. Ikastolatik kanpo pasa zuten eguna, beraz. Lehendabizi, hamaiketako jan zuten parkean, ondoren jolasean lasai ibili ziren. Berriz ere indarra hartzeko, frontoi inguruan bildu ziren etxetik ekarritako bazkari goxoa jateko. Lagun artean gustura ibili ziren gure txikiak.