Abentura ugari Irrisarrin
Igantzin (Nafarroa) kokatutako Irrisarri Land aisialdi parkean izan dira LH 5. mailako neska-mutilak ikasturte bukaerako irteeran. Gelaka banatuta, lau ekintza burutu dituzte bertan: tirolina, interpretazio ibilbidea (ikatz museoa eta karobia), abentura ibilbidea eta jolastokia. Eguraldia lagun, ederki pasatu zuten eguna.