LH4koak Beiren
LH4ko ikasleak Beireko aterpetxean izan ziren aurreko astean. Hasteko, Beireko herria ezagutu zuten bertako kaleetatik barrena ibiliz. Arratsaldean, Erriberriko (Olite) jauregia barrutik ezagutzeko aukera izan zuten bertako begiraleen azalpenekin. Eguraldia tarteko, autobusez itzuli ziren aterpetxera eta jolas ezberdinetan parte hartu zuten. Afalostean, gaubelaz gozatu zuten eta neka-neka eginda oheratu ziren. Hurrengo egunean, gosaldu eta gero, bertako baratzean aritu ziren eta bakoitzak bere uraza landatu zuen. Bazkaltzez bukatu bezain laster, autobusa hartu eta Tolosara itzuli ziren.
Irteerako argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.