6. mailakoak Zuhatza irlan
Ziklo bukaeran egiten den bi eguneko irteera Arabako Ulibarri-Ganboa urtegian dagoen Zuhatza irlara egin dute LH 6. mailako ikasleek. Irla izanik, gehienbat uretako ekintzak burutu dituzte bertan: arrauna, piraguismoa, optimist, windsurf eta pedalo. Horretaz gain hainbat joku eta gaubela ere burutu zuten. Eguraldi txarra iragarrita egon arren, ateri eutsi zuen, tarteka haize frexkoarekin, baina neska-mutil ausartak direla frogatu zuten, programatutako guztia burutuz.