Gurasoak LH2ko geletan
Txanelako Gora Gutenberg, gora Marconi gaian komunikabiadeak izan ditugu hizpide eta hori aprobetxatuz gelako gurasoa den Maite Artola kazetari eta irrati esataria gelan izan dugu bere lanaren nondik norakoak azaltzen.
Bestalde, Goazen mendira gaiaren baitan ere izan ditugun gurasoen bisitak. Batetik, Bidatz Sasiain bilogoak erleen inguruko kontu pila ekarri dizkigiu. Erlez betetako maleta batekin gerturatu zaigu gelara. Animalia hauen inguruko azalpen interesgarriak entzuteko aukera izan dugu. Erle mandoak zer diren, langileak, erlearen atalak, erleak ekosisteman eta pertsonengan dituen onurak...izan ditu hizpide.
Juan Mateo ere izan da gure artean eta berak, intsektu makilak ekarri ditu gelara. Bizirik ikusi eta ukitzeko aukera izan dugu eta gainera, animalia bitxi hauen inguruan hainbat kontu ere ezagutu ditugu. Vietnamekoak direla eta larrosa hostoak jaten dituztela, besteak beste.