HH3koak Artea proiektuan murgilduta
Apirilaren 24ean ekin zioten Artea proiektuari eta maiatzaren 19ra buru belarri ibili dira arteak eskaintzen dituen aukera ezberdinekin gozatzen. Proiektu honen helburua, haurrak bere emozioak adierazteko gai izatea eta adierazitako emozioekin ondo sentitzeko aukera izatea izan da.
Gelan gaia haurrei azaldu ondoren, gelan arte txokoa sortu zuten. lehenik eta bertan haurrei buztina libreki manipulatzeko aukera eman zitzaien
Bestalde, Artea gaia hainbat atal ezberdinetan banatu zuten:
- Eskulturak
- Pintura
- Antzerkia
- Dantza
Eskultura atalean, Tolosan aurki ditzakegun eskultura ezberdinak behatzera irteera egin zuten. Bertan haurrei eskulturaren izena eta autorea azaldu ondoren argazkiak atera zituzten. Ondoren gelan, ateratako argazki horiek, artearen txokoan ezarri zituzten eredu bezala, eta haurrek buztinaz beraien eskulturak sortu zituzten.
Pinturari dagokionez, Berazubiko pintura ikustera txangoa egin zuten. Hau ikusi ondoren, bertan haurrei tenpera eta orriak banatu zitzaizkien eta bakoitzak artelan honen interpretazioa egin zuen. Honez gain, Euskal Herri plazako sabaian eginiko margolanak ikustera joan ziren, eredu ezberdinak izateko.
Antzerkia gaia izanik hurrengoa, Topikeko txotxongilo erakusketa ikustera joan ziren. Ondoren gelan, bakoitzak bere txotxongiloa sortu zuen.
Haurrek eginiko ekintza eta material guzti hauek, erakusketa bezala pasilloan ikus gai izan dira.
Dantzari dagokionez, laster Ikastolako eguneko jaialdia izango denez, Pirritx eta Porrotxek Gorriti artistari eginiko abesti bat dantzatuko dute, gainera ostiral honetan, hilak 19, ikastolan izango dugu.
Bestalde, guraso batzuk etorri dira aste honetan ikastolara eta ekintza ezberdinak egin ditugu elkarrekin, margotu, ipuina irakurri, kapla … Eskaintz ederra honakoa ere!
Datorren astean San Joan gaiarekin hasiko gara! 3, 4 eta 5 urtekoek batera jorratuko duten proiektu bat izango da, ikasturte honi amaiera emateko, festa kutxu batean.
Artea proiektuaren baitan egindako ekintzen ARGAZKI BILDUMA ikusi nahi izanez gero klikatu hemen.