Arnastu euskara!
Maiatzaren 27an, larunbata, Tolosan lau haizetara zabalduko da euskaraz bizi nahi dugula, euskara arnastu nahi dugula, eta horregatik, Lip Dub erraldoi baterako deialdia luzatu digu Galtzaundik.
Eguerdiko 12etan Triangulon elkartuko gara, eta Ikastolako ikasle, langile, guraso, begiraleoi… Lip duben parte hartzeko leku jakin bat zehaztuko digute. Egin beharrekoa egunean bertan zehaztuko digute, baina 13:00etarako amaituko da.
Bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta horretarako ondorengo esteka bete behar da.
Datorren astean informazio gehiago bidaliko dizuegu, baina berotzen joateko hementxe bidaltzen dizuegu Lip dubeko abestia.