Turismo pedagogikoa

Azken urteetan Laskorainen aurrera eramaten ari garen berrikuntza eta moldaketa gehienek, inguruari eta egungo gizarteari erantzun pedagogiko egokiago bat emateko gure beharrari erantzun diote.

Hainbatetan aipatu izan dugu erantzun horien bilaketan “turismo pedagogikoa” egin izan dugula, eta hemen aipatu nahi genituzke azken boladan gure profesionalek egin dituzten batzuk.

El Martinet escola: HH eta LH-ko irakasle talde haundi bat izan zen Ripollet-en Aste Santuetako oporretan, bertan duten hezkuntza eredua praktikara nola eramaten duten ikusteko. Orain baino lehenago ere joan izan gara ikastetxe honetara bai HH-ko irakasle taldeak, baita zuzendaritza taldeko kideak ere.

Erkiderekin Madrilera: Aurreko ikasturtean Bartzelonara joan ginen bezala, aurten Madrilerako irteera antolatu zuen Erkide irakaskuntzak.Bertan izan ginen Euskadiko hainbat ikastetxetako arduradun pedagogikoak Madrilen eraldaketa pedagogikoan murgilduta dauden edo aitzindari diren ikastetxe ereduak ikusten eta aztertzen.

Axular Lizeoa: Donostiako Axular lizeoa ikustera ere joan gara Laskoraingo arduradunak, bertan teknologia berrien inguruan duten eskarmentuaz ikasteko. Haur hezkuntzatik hasita batxilergo amaiera arte IKT eta teknologien aplikazioarekin zerikusia duten proiektuak ikusteko aukera izan dugu; eta hemendik aurrera, gustatu zaizkigun arloetarako lankidetza eta ikaskuntza paregabea izan dezakegu beraien eskutik.

Zubimusu ikastola – Villabona: Haurtzaindegiko hezitzaileak izan ziren aurten Zizurkilgo egoitzan moldatu duten espazio berrian bixitan, gurera ekar ditzakegun ideia onak ikusten.

Uzturpe ikastola – Ibarra: Haur hezkuntzako irakasleak izan ziren Ibarrako ikastolan beraien planteamendu pedagogikoa eta horri emandako erantzun arkitektonikoa ikusten.

Eredu – Enea : Datorren ikasturtean Sakramentinoetan izango ditugun gela berrietarako mobiliario berria ikusten ari gara. Lan egiteko modu berri batentzako espazioa moldatu dugu dagoeneko eta horrekin batera bertako elementuak ere aldatu beharra daukagu. Horregatik Legorretako altzari enpresa honetara bixita pare bat egin dugu elkarrekin lankidetza baten bitartez ea gure beharrei erantzuteko proiektu bat osa dezakegun.