Iñauterietako danborrada- azken entsaioa
Entsaio orokorra otsailaren 8an, igandean, izango da. Entsaio hau Trianguloan izango da goizeko 11:00etan eta bakoitzak bere danborra eraman behar du (ez ahaztu gerrikoa eramateaz). Euria egingo balu, entsaioa Zerkausian izango litzateke.
Danborradako egunean berriz, Otsailaren 14ean, Geltoki kalean elkartuko gara arratsaldeko 16:30ean. Ilaratan txukun jarri ondoren, danborrada arratsaldeko 17:00etan abiatuko da.
Ikastolako neska mutilak, hiru taldetan antolatuko ditugu:
- LH1A eta LH1B geletakoek talde bat osatuko dute.
- LH1C, LH1D eta LH2. mailakoak bigarren taldea.
- LH 3. mailatik aurrerakoek hirugarrena.
Hiru taldeak elkarren jarraian joango dira.
Txapela eta zapiarekin batera euritako kapa bat ere banatuko dizuegu. Euria egingo balu, kapa hau jantzita ekar dezazuen eskatu nahi dizuegu.
nauterien ondoren, txapela, zapia, kapa, danborra eta makilak ikastolara itzuli behar dituzue.
Gurasoen laguntza:
Bai entsaio orokorrerako (igande honetarako) eta bai danborradako egunerako laguntzaile taldea osatu nahi dugu, umeak ilaretan txukun joan daitezen, umeren batek laguntza behar izango balu…
Zuen laguntza eskaintzea eskatu nahi dizuegu. Horretarako, ondorengo esteka sakatu eta zuen izen-abizenak eta telefonoa jarri mesedez hemen >>
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!