Olinpiar Jokoak

LH1.mailako lagunek, Greziatik Erromara gaiaren aitzakian, Olinpiar Jokoak egin dituzte. Adin horretan dauden lau taldeak nahastuz, beste lau talde berri eratu dituzte. Talde urdina, gorria, horia eta berdea. Desfilea eta ereserkiarekin eman zaie hasiera Olinpiar Jokoei. Ondoren, denen artean bertso bat abestu dute. Jarraian, lau joko ezberdinetan neurtu dituzte indarrak gure neska-mutilek; lokotx biltzean, soka-tiran, zaku-karreran eta erreleboetan. Astean zehar kirol edo joko ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute eta entrenamendu txiki batzuk ere burutu dituzte. Eguraldi zoragarria, lagun izugarri gozatu dugu kirol ezberdinetan jardunez lagun artean!

 

Kirola ez da soilik

txalo eta zaparrada

eta irabazleen

poz eta algara.

 

Bakarka nahiz taldeka,

norbere erara

egi(a)zko garaipena

parte hartzea da.