Odolaren gaixotasunak ezagutzen
Izaskun Zeberio sendagile eta gurasoa izan da LH 6. mailako ikasleei odolaren gaixotasunei buruzko informazioa ematen ikastolan. Ikasle hauek zirkulazio aparatua eman dute ebaluazio honetan eta minbizia, leuzemia eta beste gaixotasunei buruz aritu dira saioan. Aurretik odolaren osagaiak aztertu dituzte. Azkenik odoleko zelula amen trasplanteari buruzko kontu batzuk azaldu eta emaile bolondres izatearen garrantzia azpimarratu zien.