Kanboko ikasleak bisitan

Kanboko Ikastolako lagunak izan ditugu bisitan asteazkenetik ostiralera, DBH 1. mailako ikasleekin elkartrukean. 100 ikasle eta 4 irakasle etorri dira. Ongietorri gisa hemengo ikasle bakoitzak pultsera oparitu zion Kanboko ikasle bati eta bi egunetan lau tailerretan aritu dira txandaka: arrauna TAK taldearen eskutik, artea Kultur Etxean, Tolosa ezagutuz pista jokoa eta serigrafia Zerkausian. Ostiralean amaiera ekitaldia izan dute agurtu baino lehen.