Bigarren Hezkuntzakoak Bretañan

Joan dira hamahiru urte Bretainako ikasleekin trukea egiten hasi ginela, aurtengoari itxiera eman diogu aste honetan eta beste behin ere bikain ibili dira gure ikasleak.

Badakigu elkarrengandik gertu sentitzen garela bretoiak eta euskaldunak bizi dugun hizkuntzaren aldeko ahaleginarengatik, eta haientzat zein guretzat aberasgarria izaten da batzuen eta besteen esperientzia partekatzea. Horretaz gainera, frantsesari dagokionez, aukera ona izan da gure ikasleak hizkuntza horretan murgiltzeko eta komunikatzen trebatzeko. Izan ere, euren burua eskola orduz kanpo komunikazio egoeretan ikusi dutenean, adierazi beharrean sentitu dira eta kasu askotan entzun diegu "Frantsesez egin det!" esaten pozik, baita guraoei ere "Ils se debruillent bien!!".

Ezagutu ditugun parajeen eta egin ditugun ekintzen testigantzak ezagutu nahi izanez gero, hona hemen gure bloga

https://echangediwanlaskorain.blogspot.com.es/

Azkenik, espero zitekeen bezala, lanak izan ditugu ikasleak autobusean sartzeko orduan, malkoen artean emandako besarkadak eteten. 

Hurrengo urtera arte.