Marisolen agurra
Gaur egun berezia izan dugu Paper eskolan. Marisol, bertako idazkaria, ikastolako guraso izandakoa eta urte berezi honetan Paper eskolan hain goxo zaindu gaituena, erretiratu egiten da aste honetan. Hori dela eta, agur txiki bat prestatu diogu LH 4.mailakoen artean. Abesbatzakoek "Nere herriko neskatxa maite" abestu dute eta ondoren, bi bertso abestu dizkiogu denon artean. Berezia eta polita izan da agurra.
Irailetikan hona
a ze maitasuna
beti gure gainean
hoi da poztasuna.
Laguntza behar eta
hor prestutasuna,
denekin izan dezu
zuk gertutasuna,
mila esker denagaitik
Marisol kuttuna.
Zure tratuarekin
ezin gu kexatu
izan zara idazkari
langile amorratu.
Beti aurpegi onak
eta gu babestu
aurrerantzean orain
asko disfrutatu
eta zure gorputza
guztiz deskantsatu.