Apirilaren 2an, Autismoaren eguna

Laskorain ikastolan dagoen Gautenako gela egonkorretik bideratuta, igandean ospatuko den Autismoaren eguna dela  eta, ekintza bat burutu dugu. Ikasleak orri urdin bana eskuartean hartuta jeitsi dira patiora. Urdina, Autismoa kolore horrekin erlazionatzen baita (Gautenak antolatzen duen Autismoaren eguneko jaialdiak ere Urdinduz du izena). Orri urdin honetan ikasle bakoitzak autismodun pertsona batekin sentitu dezakeen oztopo bat idatziko du, edota Gautenatik proposatutakoa : "oztopo bat da gure zaletasunak ez ulertzea". Ondoren orri urdin hori puskatuaz amaitu dugu ekintzatxoa.

Gogora dezagun, igandean  Autismoaren eguna dela eta, Zarautzen, Urdinduz jaialdia ospatuko dela "Apur ditzagun hesiak elkarrekin Autismoaren alde" lelopean.