Badatoz udalekuak!

Udaberrian sartu gara eta uda prestatzen hasteko garaia da: badatoz Euskaraz Bizi udalekuak! Urtero bezala, eskaintza zabala izango da ikastolan: LH 3-4 udalekua Lekeition uztailaren 19tik 29ra, LH 5-6 kanpaldia Garden uztailaren 14tik 28ra, DBH 1 ibilaldia Urbasan uztailaren 14tik 23 ra eta DBH 2-3 kanpaldia Mendigorrian uztailaren 18tik 28ra. Ekitaldi hauetan Atarrabiako Paz de Ziganda eta Lizarrako lagunak gurekin izango dira, elkarrekin ondo pasatzea euskaraz izanik helburua. Izen-ematea apirilaren 20a baino lehen egin behar da postaz edo idazkaritzan.