Julen eta Antton Telleriaren bisita

Aste honetan, asteazkenean, Julen eta Antton Telleriaren bisita izan dugu 5 urtekook. "Herria" gaiaren barruan, tolosar ospetsu hauek gonbidatu ditugu, beraiek hobeto ezagutzeko, zertan aritzen diren jakiteko eta komunikabideen mundua hobeto ezagutzeko. Horrez gain, ikastolako ikasle ohiak izanik, ikastola garaiko kontuez ere hitz egin digute. Primeran pasa dugu eta asko eskertzen diegu bi anaiei guregana etorri izana beraien esperientzia kontatzera.