"Oker" filma ikustera

Leidor aretoan "Oker" filma ikusten izan dira LH 5. eta 6. mailako ikasleak, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Australiako irla bat pinguinoen bizilekua da, baina desagertzen ari dira azeriaren erasoengatik. Oker artzain txakurra erabiliko dute pinguinoak zaintzeko, horrela bere zaintzaileak lanpostua mantenduz eta bere familiarekin elkartuta jarraitzea lortuz.