Aspanogiko elkartekoen hitzaldia
Martxoaren 22 asteazkenean, DBH 4ko eta Batxilergoko ikasleentzat hitzaldia antolatu zen ikastolako Areto Nagusian.
Hitzaldira Aspanogi (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea) elkarteko Nekane eta Rakel gizarte hezitzaileak gerturatu ziren.
Hitzaldian puntu asko jorratu ziren, beren helburua honako puntu hauek zirelarik:
* Gizartea konzientziatzea minbiziaz
* Gaixotasuna ez lotzea heriotzarekin, alde positiboak erakustea (gehiengoa sendatzen dela)
* Egunerokotasunean sortzen dituen aldaketez ohartaraztea
* Bizitza eta egunerokotasuna baloratzea
Esan beharra dago, ikasleak eta irakasleak hunkituta amaitu zutela, oso hitzaldi aberasgarria zela aipatuz.