Badator 20. Korrika
20. Korrika badator, Otxandion hasiko da datorren ostegunean, martxoak 30, hasi eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Ikastolan modu desberdinetara bizituko dugu: Euskaraz bizi kanpainan, Korrika txikian, Korrika egunean eta Uztaritzen.
LH osoan Korrikari buruzko kanpaina ari gara burutzen Euskaraz Bizin: hizki zopak egin eta orain arteko abestiak entzun eta politena aukeratu.
Korrika txikia Herrikide eta Samaniego ikastetxeekin batera egingo dugu martxoaren 31n, ostirala, arratsaldean. Triangulotik abiatu eta ikastolaraino izango da gure ibilbidea.
Apirilaren 2an, igandea, Korrika Uztaritzetik (Tolosarekin anaitutako Lapurdiko herria) pasako dela aprobetxatuz, mendi irteera xamur bat antolatu da inguru hartan, bazkalondoren Korrikan parte hartzeko. Autobusa 9:00etan aterako da zezen plazatik eta 18:00etan itzuliko da. Denak animatu zaitezte!
Korrika apirilaren 4ean, asteartea, pasako da Tolosatik 7:45 inguruan. Ikastolak kilometroa erosi du eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak, langileak eta gurasoak gure kilometroan parte hartzera gonbidatuta zaudete. Jakinaraziko zaizue non den kilometro hori.