Topic-era bisita
"Herria" gaia lantzen ari garen honetan, konturatu ginen Topic oso eraikuntza garrantzitsu eta ospetsua dela ez Tolosan bakarrik, baizik eta mundu osoan zehar dela ezaguna. Horregatik, bertako arduradunekin batera bisita bat egin genuen eraikuntza guztian zehar. Bertan ohartu ginen ez dela museo arrunt bat, Txotxongiloen etxea dela eta munduan horrelako hiru bakarrik daudela. Txotxongilo mota ezberdinak ezagutu genituen, beraiekin jolasteko aukera izan genuen eta ideia pila bat hartu genituen guk geureak sortzeko. Oso gustura ibili ginen eta hori nabari da bertan ateratako argazkietan. Aholkatzeko moduko bisita, benetan!