Igeriketako ikastaroa
1.mailako hiru taldek, hiru astetako igeriketa ikastaroa bukatu berri dute Usabalgo Kiroldegian. Une honetan, 1.mailako laugarren taldea ari da ikastaroa egiten eta baita 2.mailako beste bi talde ere. Aurreraxeago izango da 2. eta 3. mailako beste ikasleen txanda.
Ikastaro hau, haurraren gorputz heziketaren parte garrantzitsutzat jotzen dugunez, hiru astetan zehar igerilekuan ibili ohi dira jarduera ezberdinak burutzen. Jakina, igeri egiten ikasteaz gain, momentu ezin hobe eta dibertigarriak igarotzen dituzte lagun artean. Ondorengo argazkiak ikusi besterik ez dago.