DBH3-4ko ikasleekin zinera

Jarrerak, baloreak, prebentzio gaitasunak ikasleengan sustatzeko “Irudi berriak” programaren barruan, martxoaren 16an izan zuten gure ikasleek ikasturte honetako hirugarren saioa. Bertan ikusi ahal izan zituzten “Alia” laburmetraia eta “Mustang” filma.

 ALIA

Irlandan bizi den neska afganiarra da Alia. Irlandar mutil batekin dago maiteminduta, baina bere bizitza arabiar tradizioen arabera eraturik dago. Ondoren ikusiko duten film luzeko protagonistek bezala, Aliak ere oso ondo daki zer nahi duen.

Sentitzen duena komunikatzeko asertzio era eta bere ausardia erreferentzia ona dira bigarren jarduera honetarako aukeratutako gaia lantzeko.

 MUSTANG

Hainbat sari jaso izan dituen film honek Turkiako landa-eremu batean osabaren heziketa patriarkalaren menpe bizi diren 12 eta 16 urte bitarteko bost ahizpen istorioa kontatzen digu.

Gurutzatuak eta aldi berean independienteak diren 5 istorio hauek, guregandik oso desberdina den herrialde batean eta oso arau zorrotzez bizi arren, bertan azaltzen zaizkigun neskatoek edozein nerabek bezalako grinak dituzte: lagunak izan, mutilak ezagutu, ikastetxera joan eta baita futbol partidetara ere. Hauetako bakoitzak egoerari aurre egiteko daukan era desberdinak, aukera zabala eskaintzen dio gure lanari, tradizioa onartzetik erabateko mutilkeriarainokoa