Bidaia beka lortu dute

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoak antolatutako bidai bekan ikastolako talde batek irabazi du. DBH 4. mailako ikasleentzat zuzendua dago eta bost eguneko bidaia prestatu behar dute Euskal Herrian zehar. Aurkeztutako lanen artean oso zaila egin zaie hiru bakarrik aukeratzea eta hiruak Laskorainekoak izan dira. Lan irabazlea “Hastera goaz” da, Euskal Herrian filmatutako pelikulen arrastoa jarraituz, Maialen Indakoetxea, Leire Arrate, Julen Segurola, Beñat Etxezarreta, Endika Ibarguren eta Ane Iturriak egina. Originaltasuna, bidaia egiteko dituen aukera zabalak, taldearen motibazioa eta lanaren defentsa ona baloratu du epaimahaiak. Saria bidai hori egitea izango da, Josu Iztueta bidariarekin bere furgonetan. Beste bi lanak berdinduta gelditu dira, ekosistemak eta naturako leku bitxiak gaitzat hartuz. Babarrunak taldea Unai Altuna, Leire Uranga, Aitzol Mendizabal, Iker Garmendia, Markel Pascual eta Libe Martinez de Rituertok osatu dute eta Euskal bidaiariak taldea, Paula Ariznabarreta, Judith Iturrioz, Julen Zabala, Ainara Lakunza, Lide Lertxundi eta Ibai Zufiriak. Hauek 100 euroko erosketa txikia izango dute Aralar Kirolak dendan eta liburu sorta. Epaia Leidor aretoan eman zen jakitera, Menditour filmen proiekzioan.