Kazkabarrakin kostako ibilaldia
Kazkabarra taldeko begiraleok, Pazko Asterako bi irteera berezi antolatu ditugu Euskal Herriko kostako zati bat zeharkatuz, ondorengo ibilbideak proposatu ditugu:
LH6 eta DBH1 mailak: DONOSTIATIK DONIBANE LOHITZUNERA.
Apirilak 18: Donostia – Pasaia – itsasontziz Pasai Donibanera.Gaua Arrokaundieta aterpean.
Apirilak 19: Pasai Donibane – Hondarribi . Gaua Hondarribiako kanpinean.
Apirilak 20: Hondarribi – itsasontziz Hendaiara – Ziburu Gaua igarotzeko lekua zehazteke.
Apirilak 21: Ziburu – Donibane Lohitzune
DBH2-3 mailak: DONOSTIATIK MUTRIKURA
Apirilak 18: Donostia – Igeldo - Orio. Gaua Orioko ikastolan.
Apirilak 19: Orio – Zarautz – Getaria – Zumaia . Gaua Zumaiako kanpinean.
Apirilak 20: Zumaia – Deba. Gaua Debako kiroldegian.
Apirilak 21: Deba - Mutriku
Ibilaldian zehar furgoneta bat izango dugu bidelagun. Bertan eramango dugu pisurik handiena (dendak, lo zakuak, arropa, janaria) eta norberak eramango duen motxilan eguneko bazkaria bakarrik eraman beharko dugu.
Izena emateko ondorengo esteka bete behar da martxoaren 18a, ostirala, baino lehen.
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSenHPp7ETMmq6-7sSxuBoQ5l2juaIAL...
Aurrekontua: 100 euro. (Kanpinak eta aterpea, janaria, furgoneta eta joan etorriak) . Dirusarrera ondorengo kontuan egin behar da.
Euskadiko kutxa: 3035 0156 80 1560004512
Ondo izan