Hezkuntza legeaz gogoeta

Martxoaren 9an Ikastolen Elkarteko Artezkaritza kontseiluko kideak izan ziren Laskorain ikastolan “Euskal Hezkuntza Lege” baterako oinarrien inguruan prestatu duten eztabaidarako txostena aurkezten.

Bilera honetara deituak izan ziren eskualdeko ikastolatako Artezkaritza Kontseiluetako kideak: Andoain, Anoeta, Ibarra, Irura, Tolosa eta Villabona.

Koldo Tellitu eta Jose Luis Sukiaren aurkezpenaren ondoren, ikastola bakoitzeko kideei hilabeteko epea eman zieten beren ekarpenak egiteko.