Egun morea Ikastolan
Bigarren Hezkuntzako ikasleek egitarau zabalarekin ospatu zuten Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna. Urtero bezala, partaidetza handia eta giro polita lortu zuten antolatutako ekitaldietan. Mural pintaketarekin hasi ziren, gero Laskolilatoia burutu zuten, hamaiketakoa izan zuten patata tortila eta bizkotxoarekin, ondoren sari banaketa eta bukatzeko, Batxilergo 2. mailako ikasleen emanaldia izan zuten areto nagusian: poesia, dantza, kantua eta irakasle mutilen bertsoak. Kolore morea nonnahi izan zen egun osoan zehar.