ETA DATORREN IKASTURTEAN ZERTARA?
Batxiler 2. mailako ikasleek goiz berezia izan dute: eskola-orduetan ikastolako ikasle ohi, guraso eta irakasle zenbaiten ahotik, jaki-mina eragiten dien ikasketen inguruan, zuzeneko informazioa jasotzeko aukera eman zaie.
Denera, 33 ikasketari buruzko zuzeneko esperientzia jasotzeko aukera izan dute 34 kiderengandik. Tartean izan dituzte oiko ikasketak (Ingenieritzak, Kazetaritza...) eta baita ohiz zuzeneko berri jasotzeko aukera gutxiago izan ohi duten beste batzuk ere, horien artean: Soinu Teknikaria, Kriminologia, Sukaldaritza, Odontologia, Zientzia Politikoak eta Gizarte Antropologia.
Ekimen hau, azaro aldera, orientazioaz egin genuen mahai inguru arrakastatsu haren ondotik dator, beti ere, hautatu beharrak gure gazteei eragiten dien kezka arintzeko asmoz.
Gure ikasleak, Goi mailako ikasketetan izen-ematea egiteko zorian diren une honetan, bat baino gehiago estu eta larri ibili ohi da. Erabakiak hartzeko unean lagungarri izango ahal zaie!