ARDURARIK GABEKO KONTSUMOAZ

DBH 4. mailako ikasleek, urtero bezala, Peter Robertsekin saio praktiko bat izan dute areto nagusian. Mimoa tresnatzat hartuta, helburua da, Inauteri aurre honetan, ardurarik gabeko alkohol kontsumoak dakartzan ondorioez hausnarketa egitea.

Gure ekimen hau Udalaren Nerabeentzako Programak Garatzeko Mahaiak abian jarri duen kontzientzia hartze kanpainaren testuinguruan kokatzen da. Horrela, ikastolaren eskutik jaso dute Udaleko arduradunek bideratu duten gurasoei zuzendutako gutun bat, zeinetan bereziki azpimarratzen den, nerabeak hezteko bidean, familiaren, ikastolaren eta aisiaren arteko elkarlanaren premia.

Ea guztion artean, zenbait aholku jarraituta, alkohol kontsumo arduragabeak eragiten dituen ondorio negatiboak saihestea eta Inauteriez sano gozatzea lortzen dugun.