HH3, 4 eta 5ekoak erraldoiak ikustera eta zezen plazara bisitzera joan dira
Inauteri giroan bete betean murgilduta dabiltza ikastolako txikienak. Ostegunean, Ferialekura joan ziren bertan bizi diren erraldoiak eta buruhandiak bisitatzera. Beste talde bat, datorren astelehenean joango da. Emozioz beteriko bisita izan zen aipatutakoa. Adin hauetako haurrentzat lilura handia sortzen duten elementuak dira buru handi eta erraldoiak. Gertutik ikusi zituzten, ukitu, barrura sartu… eta dantzan ikusteko aukera ere izan zuten. Ostegun Gizen egunean Tolosako kaleetan ibili ohi den txerriaren autoa ere ikusi ahal izan zuten.
Bestetik, ostiralean, zezen plazara joan ziren. Plaza erdira gainera. Ikuspegia erabat ezberdina eta berezia izan zen hau ere. Zezen plazako txoko ezberdinak ere miatu zituzten. Bertan jolasean ibiltzeko aukera ere izan zuten euren tamainako zezentxoekin.
Emozio, zirrara eta esperientzia politak egun hauetan gure ikastolako neska mutilek bizitutakoak. Ederki berotu dituzte motorrak festa koloretsu hauetan murgildu aurretik.
Argazki gehiago ikusteko: