HH 3, 4 eta 5ekoak Zezen Plazan
Ostiralean, zezen plazara joan ziren. Plaza erdira gainera. Ikuspegia erabat ezberdina eta berezia izan zen hau ere. Zezen plazako txoko ezberdinak ere miatu zituzten. Bertan jolasean ibiltzeko aukera ere izan zuten euren tamainako zezentxoekin.
Emozio, zirrara eta esperientzia politak egun hauetan gure ikastolako neska mutilek bizitutakoak. Ederki berotu dituzte motorrak festa koloretsu hauetan murgildu aurretik.