Bizi-baldintzak aztertzen adituekin
LH 6. mailako ikasleek Ingurunea gaian mundu bizi-baldintzak ari dira aztertzen hiru alorretan zentratuta: osasuna, hezkuntza eta bestelako zerbitzuak. Bi egoera desberdin aztertzeko Senegal eta Euskal Herriko kasuak hartu dituzte. Senegalgo egoera internetez jasotako informazioarekin osatu dute eta Euskal Herrikoa, aditu batzuen ahotik. Joan zen ostiralean etorri ziren ikastolara Oihana Agirre erizaina eta Patxi Amantegi zinegotzia eta gure zuzendari Kepa Goikoetxearekin batera ikasleek hiru ataletan egindako galderei erantzun zieten. Orain bi herrialdeei buruz jasotako informazioaren ondorioak ari dira ateratzen.