1400kg inguru janari eta material Saharako kanpamenduetarako bidean
Laskorain ikastolak, urtero moduan, Tolosaldea Sahararekin Elkartearen ekimenarekin bat egin eta janari eta bestelako materialen bilketan parte hartu du. Ikastolako ikasgela zein gune ezberdinetan jarrita zeuden txokoak, pixkanaka pixkanaka, gainezka egin dute gure ikasle eta familien solidaritateari esker. Guztira, esan bezala, 1400 kg inguru janari eta bestelako materialak bildu dira. DBH ikasle talde bat arduratu da material guzti hori kaxetan sartu eta txukun antolatzeaz.
Tolosako beste gune ezberdinetan bildutakoarekin batera, otsailaren erdi aldera, Saharako kanpamenduetarako bidean izango da jasotako guztia.