Negu giroan ere, Euskaraz Bizi!
Euskaraz Bizi proiektuak ez du etenik gure ikastolan! Udazkenean kanpaina potente bat egin genuen, abenduaren 3aren bueltan ere “Euskaraz Bizi Eguna” ospatu genuen… Orain dela 2 astetik hona, berriz, neguko Euskaraz Bizi kanpainarekin gabiltza buru-belarri eta 4 asteko iraupena izango du.
“Zein ote da?” da neguko kanpainaren izena eta, ohi dugunez, Lehen Hezkuntza guztiko ikasleak ari dira kanpainan parte hartzen, alegia, LH1etik LH6ra arteko ikasle guztiak. Kanpainaren helburua, hauxe: euskaraz bizitzeari indarra eta prestigioa ematea. Nolabait esateko, ikusarazi nahi diegu, ezaguna edo ospetsu izatea eta euskaraz bizitzea bateragarriak izan daitezkeela.
Horretarako, astero, ikasleentzako ezaguna den eta euskaraz bizi den pertsonaia bat aukeratuko dugu eta zein den asmatu beharko dute. Nola? Ba, diapositiba aurkezpenetan jarriko dizkiegun pistak baliatuz. Egun bakoitzean 3na pista emango dizkiegu: pistetako bat hitzezkoa izango da; beste biak, aldiz, irudi bidezkoak (pertsonaia ezkutuaren argazkiaren hainbat zati).
“Zein ote da?” kanpainari buruz gehiago jakin nahi izatera, galdetu zuen seme-alabei!!!