Etwinning proiektuan partaide
"IKTak ingelesez" taldeko ikasleak Etwinning proiektu batean ari dira lanean Eslovakia, Italia eta Frantziako ikasleekin batera.
Etwinning Europako ikastetxeen arteko elkarlana ahalbideratzen duen plataforma digital erraldoia da. Urtarrilean hasi eta maiatzera bitartean DBH4ko ikasle hauek publizitatearen inguruan lanean arituko dira beraien kide atzerritarrekin.
Momentuz elkar ezagutzen ari dira Etwinningek horretarako eskaintzen duen Twinspace izeneko gela birtuala erabiliaz. Zortzi taldetan banatu ditugu, bakoitzean lau herrialdeetako ikasleak daude. Webgune bat ere sortu dugu, zeinetan egindako lanak zintzilikatuko baititugu.
Proiektu honen helburua IKT tresnak erabiliz ikasleen ingeles maila hobetzea da, baita nazioarteko harremanetan trebatzea ere.
Hona hemen osatzen ari garen webgunea