Lilatoian Laskoraingo taldea

Azken urtetan bezala, aurten ere Laskoraingo taldea osatuko dugu Donostian martxoaren 5ean ospatuko den Lilatoian parte hartzeko. 

Laskoraingo ikasle, irakasle, langile, ikasle ohi edo ama baldin bazara, anima zaitez eta izena eman ezazu www.kirolprobak.com web-orrian, otsailak 15a baino lehen, taldearen izena LASKORAIN IKASTOLA jarriz.

Ikastolako kamiseta utziko dizugu idazkaritzan eta animo!!!