Harremanak lantzen LH 6n
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Harremanak proiektua ari dira burutzen egun hauetan. Udalak bultzatutako programa honetan, Azpeitiko Harremanak osasun zentro integraleko Bel Pozueta eta Maider Altuna sexologoak ari dira lanean ikasleekin, guztira sei orduz. Metodologia desberdinak erabiliz (taldeka, bakarka) sexologia kontzeptuak azaltzen dizkiete eta identitatea, auto-estimua, emozioak, sexuaren funtzioa, gorputzaren aldaketak, informazio iturriak, beraien interesak eta horrelako gaiak jorratzen dituzte.
Programa honek jarraipena dauka DBH 2, DBH 4 eta Batxilergoan, adin horietan dituzten bizipenekin erlazionatuta dauden gaiak landuz. Horrekin batera, gurasoekin ere bilera izan da, gaia eta helburuak azaltzeko eta etxean jarraipena nola egin aholkatzeko. Azkenik, Udaletik Berdinsex aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dute hilero azken asteazkenean Kultur Etxean.