2017-2018 ikasturterako matrikulazioa
Pasa den astean, ate irekien jardunaldien bitartez gure ikastola barrutik eta gertutik ezagutzeko aukera izan zen. Bertaratu zirenek, Laskorain Ikastolako ildo pedagogikoaren berri izan zuten eta instalakuntzak ikusteko aukera ere izan zuten.
Une honetan, 2017-2018 ikasturtearko matrikulazio epea zabalik dago. Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era bitarte izen emateko aukera izango da. Horretarako, idazkaritzako ordutegiak ondorengo hauek dira: goizez, 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, berriz, 15:00etatik 18:00etara.
Matrikula egiteko behar diren dokumentuak:
- Gurasoen NANren fotokopia.
- Famili liburuaren fotokopia (guraso eta seme-alaben orrialdeak).
- Famili ugariaren kasuan, kreditatzeko titulua.
- 2 argazki (karneterako erabiltzen direnen tamainakoak).
- Errolda ziurtagiria. (*)
- Kontu Korronteko zenbakia, 20 digitoak.
- 6 € matrikula.
(*) Familiaren bizilekua kreditatzeko; gurasoen lantokiaren gertutasuna kreditatu nahi izanez gero, enpresaren ziurtagiria behar da.