Teilatua aurrera eta zoru erradiatzailea Sakramentinoetan

Sakramentinoetako egoitzako lanak etengabe aurreratzen ari dira eta egunetik egunera itxura hobea dauka. Azken hilabete honetan, eguraldiak lagundu duen egunetan, eta zortez asko ari dira izaten, teilatuko lanekin jarraitu dute obrako beharginek. Eraikinaren barruan aldiz, instalakuntzak prestatzen ari dira. Klimatizazioko langileak berokuntzako hoditeria nagusia eta zoru erradiatzailearekin ari dira. Elektrikaria ere konduktu nagusiak botatzen ari da. Aurrera doaz lanak epe barruan.