50. urtemuga

1967ko irailean hasi zen martxan Laskorain Ikastola, beraz aurten 50. urtemuga beteko dugu. Hori behar bezala ospatzeko batzorde bat antolatu da jada guraso eta langileen artean eta urtean zehar hainbat ekitaldi izango dira. Ekitaldi horiek zehazten diren neurrian horien berri izango duzue.

Egin den lehen gauza 50. urtemugako logotipoa sortzea izan da. Chroma Branding diseinu estudioak egin du. Horretarako 80. hamarkadan ikastolako logotipoa egin zuen Nisa Goiburu artistarekin elkartu ziren. Orduan garaiko euskal arte eskolan (konstruktibismoa, Oteiza) oinarritu omen zen, forma geometrikoak eta naturako koloreak erabiliz. Oraingoan berriz, kirol elkarteak erabiltzen dituen horia eta grisa hartu dituzte, jendeak horiekin erlazionatzen duelako ikastola. Forma geometrikoak mantendu egin dituzte, 5 zenbakiaren kasuan aurreko logoa mantenduz, baina zerbait mugituta, ikastolaren ibilbideari omenaldi gisa, bere historiaren isla delako eta aurrekoarekin ez dutelako hautsi nahi izan.