15.200 euro eta partaidetza handia Merkatu Txikian
Arrakasta handiz burutu da Merkatu Txikia Eguberrietako oporretan Kultur Etxean, abenduaren 26tik urtarrilaren 7 arte. Herriko 100 dendarik bano gehiagok bere produktuak eman dituzte bertan saltzeko, ikastolako familien aportazioa ere ederra izan da eta boluntario ugari izan dira txandak osatzeko. Guztira 200 guraso, irakasle, ikasle (DBH 3-4 eta Btaxilergo 1-2 mailetakoak) eta ikasle ohi aritu dira laguntzen.
Emaitza ekonomikoak ezin hobeak izan dira: 15.200 euro lortu dira Tolosaldea Sahararekin eta Ibarratik Misio taldeen artean banatzeko. Saldu gabe den materiala Emaus Fundazioak eraman du bere dendetan saltzeko.
Gogora ezazue Merkatu Txikiaren helburua ez dela ekonomikoa bakarrik. Horrekin batera bultzatzen da berrerabilpena, gure ikasleen arten kontzientzia sortzea (abenduan hitzaldiak izan zituzten ikastolan bertan), familiak eta herria sentsibilizatzea...
Hau da Ataria irratian Koldo Jáuregiri egindako elkarrizketa:
http://ataria.eus/tolosa/1483620649321
Eta 28 kanala telebistan egindako erreportaia: