Anaje Agirreren agurra
Anaje Agirre andereñoari iritsi zaio erretiroa hartzeko unea, Laskorain Ikastolari urte mordoa eskaini ondoren. Azken egunak iritsita, lankideol agur xumea antolatu diogu: arkua, agurra, ikaskide buruaren eta Euskaraz Biziko ordezkariaren hitzalditxoak, oparitxoa...Euskaraz Biziko arduraduna izan da Anaje. Une hunkigarriak izan dira berarentzat eta guztiontzat.