Merkatu txikia prest

Iritsi dira Gabonetako oporrak eta urtero bezala Merkatu Txikia prest daukagu zuen laguntza guztia jaso eta Tolosaldea Sahararekin eta Ibarratik Misio Taldeari bideratzeko. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egongo da zabalik Tolosako Kultur Etxean eta han izango dira ikusgai eta erosgai jantzi erabilgarriak, jostailuak egoera onean, liburuak, CDak, DVDak, altzari txikiak, koadroak... Oraindik ere etxean horrelakorik baldin badituzue eta eraman nahi badituzue, Kultur Etxera bertara eraman ditzakezue abenduaren 23an edo salmenta egunetan. Eta bi erakunde hauek laguntzeko beste modu bat Kutxabankeko kontu korronte honetan zuen dirulaguntza ingresatuz izan daiteke: 2095 5081 99 1061290416