Berdintasuna oparitzeko gida

Tolosako Berdintasunaren Mahaitik jostailu eta ipuinen gida bat argitaratu dute eta ikastolan HH eta LHko ikasleei banatu zaie, gurasoek Gabonetako kanpainan jakin dezaten berdintasunaren ikuspegitik zein liburu eta jostailu diren egokiak bere seme-alabentzat. Gida Udal Euskara Sailak urtero bidaltzen duen euskarazko produktuen katalogoarekin batera banatu da.