Teilatua berritzen hasi dira Sakramentinoetan

Sakramentinoetako obrarekin jarraituz, azken hilabete honetan hauek dira burutu diren lanak: egitura puntualki sendotu da egurrezko elementu batzuk aldatuta, teilatu-azpiko egitura sendotu da altzairuzko perfileriarekin, teilatu azpiko solairuartea muntatu da, botatako eskailerak utzitako solairuarteko zuloak ere forjatu dituzte, egurrezko habexken azpitik suaren kontra babesteko plaka arrosak jartzen hasi dira eta teilatua berritzen hasi dira. Teila zaharra kendu eta lehengo habexkak baliatuta antolatuko da teilatu berria. Habexken gainean OSB egurrezko tablero bat jarriko dute, 10 cm-ko isolamendu termikoa eta estalki bezala teila gorri zeramiko berria.