Dinosauroen inguruko aurkezpena

LH1. mailako ikasleak Dinosaurioen inguruan lanean ibili dira azken aste hauetan. Ikasitako guztia, ordea, HH5 eko neska mutilei aurkeztea pentsatu dute.

Gauzak horrela, lehenik eta behin dinosaurioen maketa bat gauzatu zuten. Horretarako material ezberdinak biltzera joan ziren inguruko zelaietara. Hostoak, belarrak, harriak, makilak… jaso ostean, maketa eratu zuen talde bakoitzak.

Ondoren ikasitako guztia biltzen zuen aurkezpena prestatu eta azkenik, HH5 koak Usabalera gerturatu ziren aurkezpena entzutera. Urduritasunak urduritasun, sekulako aurkezpenak gure neska mutilek egin zituztenak.