Eguberrietako postal lehiaketa

Eguberrietan Ikastolako familia guztien etxeetara bidaliko den postala eskuratzeko lehiaketa martxan da LH eta BHko ikasleen artean. Oinarriak zabalduta daude eta Plastikako arloan ari dira lantzen. Gaia “Eguberriak, euskara eta ikastola” da, teknika librea eta Argi edo Argitxo, ikastolako logoa edo eraikuntzak azaldu beharko dute. Azaroaren 30 bitarte dute aurkezteko epea. Ondoren ikasle guztiek izango dute bozkatzeko aukera. Sari gogoangarriak izango dira.