DBH 2koak aiton-amonekin Mugi-n

Tolosako aiton-amonek astezkenetan burutzen duten Mugi Ibilbidean Ikastolako DBH2ko ikasle batzuk izan dira aste honetan. Guztira 6 ikasle izan dira, jarrera gogotsua izan dute egokitutako "lana" serio hartu eta aiton-amonekin hizketan eta interes handiz aritu dira. Baita trafiko lanetan ibili diren bi mutikoak ere. Aiton-amonek eta langileek balorazio ezin hobea egin dute eta bide horretan gogoz eta ilusioz jarraitzea espero dute. Argazkietan Iurreamendi egoitzako egoilarrak, Laskoraineko 6 ikasleak eta Inmakuladako 3 ikasle azaltzen dira.