Udazkeneko merendola

4 urteko haurrek, udazkena gaia landu dutenaren aitzakian, Irati Larrarteren gurasoen proposamena izanik, izugarrizko gaztain-jatea antolatu genuen ostiral arratsaldean ikastolako patioan. Gaztainak danbolinean sartu genituen eta aldez aurretik gurasoek prestatutako suan jarri eta “txipli-txapla-pun”, gaztain erre goxo-goxoak jan genituen. Mila esker hau posible egin duten guztiei eta badakizue, aurrerantzean ere gonbidatuta zaudete horrelako festak antolatzera.