Iurramendik egoitzakoekin elkarlanean
Hirugarren adinari Udalak eskainitako Mugi programaren baitan, aste honetan hasiko dira Laskoraingo DBH 2. mailako ikasleak Iurramendi zahar egoitzako aitona-amonei ibilalditxo bat egiten laguntzen.
Asteazkenero, txandaka, sei neska-mutil joango dira ikastolatik Zerkausira, 11:00etatik 12:00etara bitartean, egun horretan elkartzen diren adinduekin ibilalditxo bat egitera.
Bistan da nerabeak eta adinduak elkartzen dituen ekimen honek batzuei zein besteei ekarpenik egingo diela. Pozik dira gure ikasleak datorren asteazkenean hasteko.
Datozen asteetan izango dugu euren berri.